

Nafarroako Gobernuak diru-laguntza batzuk emango ditu, eta horien kudeaketa saltoki laguntzaileen bidez egingo da. Hemen, laguntza horiei buruzko informazioa aurkitu dezakezu, bai eta horiek lortzeko jo beharreko saltokien zerrenda ere; bertan, honako web orriaren bidez egingo dizute tramitazio guztia.
Etxebizitza Renove 2009 Planaren helburuak:
Etxetresna zaharrak kendu eta aparatu berriagoengatik ordeztea; aparatu horiek, funtzio berdinak betetzen dituzte baina askoz ere energia gutxiago kontsumituz (A edo mailagoko sailkapen energetikoa); beraz, ekologikoagoak izateaz gain, elektrizitatearen faktura murriztea ahalbideratzen dute.
Nafarroa informazioaren gizartera eta teknologia berrien alorrera zabaltzea, Unibertsitateko lehen mailako edota Goi Mailako Prestakuntza Zikloko ikasleei ordenagailu eramangarria erosteko erraztasunak eskainiz. Lurreko telebista digitalaren emisioak laster orokortuko direla-eta, badirudi egokia dela Nafarroako familiei horretarako aparatu egokiak helaraztea.
Renove Auto 2009 (I eta II) Planaren helburuak:
Ibilgailu zaharrak aldatu eta berriagoengandik ordeztea, aurrezkia nahiz eraginkortasun energetikoa sustatzeko, eta negutegi efektua eragiten duten gas-isuriak murrizteko.
Diru-laguntza jaso dezaketen honakoa elementuak geratzen dira:
Renove Hog@r 2009 |
|
Renove Auto 2009 |
|
II Renove Auto 2009 |
|
Eguneraketa: 2012 ko ekainaren 24 an , 05:30 an
Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua
Kontakturako telefonoa: 848 42 55 14
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:30era
Posta elektronikoa: renovehogar2009@navarra.es
renoveauto2009@navarra.es
Dokumentuen aurkezpena (saltokiak):
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:30era
Non: Tomás Caballero parkea, 1- 31005 IRUÑA
Dokumentuak aurkezteko beste leku batzuk