Cabecera Cartera de Servicios Sociales

SARRERA

Marta Álvarez Alonso
Gizarte Gaien eta Garapenerako
Lankidetzaren zuzendari nagusia
Nafarroako herritarrek gizarte zerbitzuetarako duten eskubidea ezartzekooinarrizko bi arauak jaso dira Nafarroako Gobernuaren argitalpen honetan. Argitalpenabera tresna bat izateko sortu da, bai arlo honetan jarduten duten profesionalentzatbai zerbitzuen hartzaileentzat eta haien familientzat.

Hortaz, argitalpen honetan jaso dira Gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko15/2006 Foru Legea, eskubide subjektiboa ezartzen duena, eta Gizarte zerbitzuorokorren zorroa, ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsia,eskubidea zehaztu eta mamitzen duena.

Esan bezala, gizarte zerbitzuen zorroa orokorra da eta, beraz, Nafarroakozein udalerritan bizi diren kontuan hartu gabe, nafar guztientzat ezarri beharrekoprestazioak biltzen ditu, bai Nafarroako Gobernuaren eskumenekoak bai gureerkidegoko toki entitateen esku daudenak; bigarrenen kasuan, ezarritako zerbitzuakgutxienekoak dira, zorro orokorrean xedatutakoa hobetu edo zabalduko duten tokiantokiko zorroen bidez osatzeko modukoak.

Zorroak artikuluak eta prestazio guztietan aplikatzekoak diren xedapen orokorrakjasotzen ditu, batetik, eta bestetik 140 prestazio, haietako 90 bermatuak eta 50bermatu gabekoak, zortzi arlotan banatuta: oinarrizko arreta, mendekotasunadutenentzako arreta, adinekoentzako arreta, ezgaitasuna duten pertsonentzakoarreta, buru-eritasuna duten pertsonentzako arreta, gizartean bazterturik edobaztertuak izateko arriskuan daudenentzako arreta, adingabeentzako arreta etagenero indarkeriaren biktimentzako arreta.

Arau orokor gisa, prestazio horietako bakoitzean honako gai hauek arautzen dira:prestazio mota, baliabide mota, baliabidearen xedea, onuradunak, haietako bakoitzajasotzeko baldintzak, zerbitzua noiz egonen den irekita, zerbitzuaren intentsitateaedo prestazio ekonomikoaren zenbatekoa, emateko epea, hartzaileei ordainketanparte hartzea eskatzea badagoen, eta jarduteko eremua.

Argitalpenean, prestazioak fi txen bidez azaltzen dira, jarduteko arlo bakoitzarieta prestazioaren izaerari –bermatua edo bermatu gabekoa- kolore desberdinakemanez lagunduta. Horrez gain, argitalpenarekin batera CD-Rom bat prestatu da,audio sistema batekin itsuentzat eta ikusmeneko ezgaitasuna dutenentzat; letrazabalagoak dituen beste argitalpen bat ere prestatu da, irakurketa errazteko arlohauetako prestazioetan: mendekotasuna dutenak, adinekoak eta ezgaitasunadutenak.

Horren guztiaren helburua da gizarte zerbitzuen arloko eskubide berriak ahaliketa pertsona gehienengana helaraztea eta haien berri izan dezaten laguntzea.
Pie Cartera de Servicios Sociales