Cabecera Cartera de Servicios Sociales

ESKUBIDEAK BERMATZEA: ZERBITZUAK ETA PRESTAZIOAK BERMATZEA

María Isabel Malo kontseilariaren argazkia

Mª Isabel García Malo
Familia, Gazteria, Kirol eta
Gizarte Gaietako kontseilaria
María Isabel Malo kontseilariaren sinadura
Ohore handia da niretzat idazki labur honetan legegintzaldiko aurrerapen sozialgarrantzitsuena aurkeztea: Nafarroako Foru Komunitateko gizarte zerbitzu orokorrenzorroa. Aurrerapenik behinena dela esan dut, zeren agiri honetan mamitzen baitaNafarroan egoera okerrean daudenek arlo horretan izanen duten eskubidea, bai etazehazten ere eskatu ahal izanen dituzten zerbitzu eta prestazioak.

140 zerbitzu eta laguntza, foru gobernuak herritarren esku jartzen dituenak,haietako 90 bermatuak, egoera okerrean daudenen beharrei erantzutekobetebeharra eta konpromisoa gobernuak bere gain hartzea dakarren bermearekinalegia: mendekotasuna dutenak, adinekoak, ezgaitasuna edo buru-eritasunadutenak, gizartean bazterturik edo hala gertatzeko arriskuan daudenak, babesgabezian dauden adingabeak eta genero indarkeriaren biktimak, talde horiexek diraprestaketa prozesuan parte hartu duten pertsona, entitate eta erakundeen arteanlortutakoaren onuradunak.

Nafarroako Gobernuan apustu sendoa egin dugu sistema sozial berri bat abianjartzearen alde, behar sorta zabalari erantzuteko egokia izanen dena; sendotasunhorren adierazgarri da apustu hau, zeina, funtsezkoa den alderdi ekonomikoan ezezik, giza baliabideetan eta eskubide berria eraginkortasunez eta malgutasunezbetetzeko bide emanen diguten antolaketa molde berrietan ere gauzatuko baita.

Gizarte zerbitzuen zorroa aurrerapauso handia da nafarren bizi kalitatea hobetzekobidean, eta etapa berri bati ematen dio hasiera. Halatan, aurrerantzean ere ForuKomunitateak erreferente izaten segituko du Espainiako gainerako erkidegoentzatongizate mailari dagokionez.

Gizarte Gaietako kontseilaria naizen aldetik, harrotasuna sentitu dutGizarte Zerbitzuei buruzko 15/2006 Foru Legearen baitan kokatutako proiektuhandi honetan parte hartzeagatik. Proiektua gure ekintza sozialean gidari denprintzipioaren isla garbia da: pertsona bakoitzari baliabide egokienak eskaintzea,kontuan hartuta betiere pertsona horiek aukera izan dezaten nahi duten arreta motahautatzeko, alegia, haien nahi eta premiekin bat datorrena, hautatzeko askatasunaerrespetatuz.

Amaitzeko, eskerrak eman nahi dizkiet eskubide sozialak errealitate bihurtzekolanean aritu eta parte hartu duten pertsona, entitate, elkarte, talde eta erakundeguztiei, haien lankidetza eta inplikazioagatik. Nire esker ona gizarte sistema berriaeraikitzeko prozesu interesgarri honetan parte hartu duzuen guztioi.

Gizarte zerbitzuen zorroa nafar askoren eskubidea da, ahulenena, eta hori egiabihurtzea da gure erronka nagusia.
Pie Cartera de Servicios Sociales