Eskualde moderno eta berritzaile moduan duen soslaia eta bere sustrai historikoei eta nortasun ezaugarriei dien estimu sakona guztiz bateragarriak izan daitezen egiten du Nafarroak duen izaera sendoak. Altxorra balira bezala gordetzen ditu bere balioak eta ohiturak, egunetik egunera ospea eta sustraitzea handitzen dituzten balioak eta ohiturak.
Hainbat mendetan Nafarroako ohituretan entzute onari bere horretan eutsi dion alorretako bat gastronomiarena izan da. Noski, gastronomia ez ezik, erabiltzen diren osagaien kalitatea ere gordetzen jakin da. Fintasuna eta berrikuntza sendo batzen dira arlo honetan; hain zuzen ere, Nafarroa oso erakargarri egiten duten arloetako batean. |