Tabako-industriak gazteenak harrapatzen ditu
Zergatik tabakoaren industriak behar ditu nerabe eta gazteak harrapatu?
- Tabako-industriak, biziraun ahal izateko, hil direnak edo tabakoari utzi diotenak ordezteko bezero berriak “harrapatu” behar ditu, eta gazte direlarik bereganatu behar ditu.
- Pertsonen gehienak 18 urte bete baino lehen hasten dira erretzen eta kasik laurdena 10 urte bete aurretik hasten da.
- Haurrak tabakoarekin duten lehenbiziko harremanean zenbat eta gazteago izan, orduan eta aukera gehiago dago erretzaileak bihurtzeko eta zailagoa da tabakoari uztea.
Zergatik tabako-enpresen publizitatea, sustapena zein babesa dira mehatxagarri gazteendako?
- Gazteek tabakoaren publizitatea zenbat eta ageriagoan ikusi, hainbat eta aiseago hasten dira erretzen. Tabako industriak modu faltsu batean lotzen ditu erretzea eta hainbat bertute desiragarri, glamourra, boterea edo sexu-xarma kasu, hala nola jarduera zein abentura liluragarriekin.
- Tabako-produktuen publizitate zabalak erretzeari jarduera "normal" baten itxura ematen dio.Tabakoa beste kontsumo-produktu bat balitz bezala agertzen du, eta honek galarazten du gazteriak erretzeak dakarren arriskuaren ulertzea.
- Gazteriak nikotinaren mende egotearen arriskua gutxiesten du, baita honek osasunerako dakartzan ondorio latzak ere.
Zergatik da beharrezkoa publizitatearen, sustapenaren zein babesaren erabateko debekatzea?
- Tabako-industriak milaka milioi dolar xahutzen ditu urtero bere merkaturatze-sarea ahalik eta gehiena zabaltzeko eta era horretan bezero gazteak harrapatzeko. Ahalegintzen da gazteak euren giroetan zein inguruneetan erakartzen: zinemak, internet, moda aldizkariak, kontzertuak, kirol ikuskizunak...
- Tabako-industriak gero eta irudimen handiagoko teknikak erabiltzen ditu bere produktuen salmenta handitzeko. Ikuskizunen sailetan, aldizkarietan zein interneten ikusten diren iragarkiak tabako-sustapenaren sare konplexuaren zati bat besterik ez da. ra berean, industriak bere produktuak filmetan, telebistan zein moda munduan oso agerian egotea lortzen du. Tabako-industriek diruz laguntzen dituzte kirol-lehiaketak eta ikuskizunak, euren markak agertzen dituzten artikuluak oparitu eta sustapen jarduera ugari antolatzen dituzte bezeroak lortu eta mantentzeko.
- Soilik erabateko debekatzeak urratu dezake tabako-sustapenaren sarea. Industriak gazteriarengana iristeko bide anitz sortu ditu eta debekatze partzialek lortzen duten gauza bakarra enpresek euren baliabide handiak erabiliz promozio taktikak aldatzea da.
Arrisku handiagoan dago garapen bidean diren herrialdeetako gazteria? Zer gertatzen da neska zein emakume gazteekin?
- Munduko 1.800 milioi gazteetako (10-24 urte bitartekoak) %80 garapen bidean diren herrialdeetan bizi dira eta tabako-industriaren publizitate kanpaina gogorren jomuga dira. Garapen bidean bizi diren herrialdeetako bost nerabeetatik lauk dio berriki tabakoaren aldeko publizitatea ikusi duela.
- Tabako-industria espezifikoki emakume gazteengana zuzentzen da, publizitatearen, sustapenaren zein babesaren bidez. Bere sustapen estrategiek, poliki ikertuek, neskatikoak zein emakume gazteak erretzera bultzatzen dituzte. Gainera, usadioak hala aginduta emakumeek erretzen ez duten herrialdeetan, erretzearen kontrako oposizio kulturala ahultzen dute.
- Neskatikoen zein emakume gazteen artean gertatzen ari den tabako produktuen kontsumoaren handitzea, mundu mailako tabakismo izurritearen fenomenoetatik larrienetakoa da.
Publizitatearen erabateko debekatzea al da gazteria tabakismotik babesteko modu bakarra?
- Publizitatearen, sustapenaren eta babesaren debekatzea gazteria babesteko tresna garrantzitsua da, eta Osasunerako Mundu Erakundearen tabakismoaren kontrako sei “MPOWER”(*) neurrietako bat. Egun tabakismoa munduan gehien heriotza eragiten duen eta aldi berean saihets daitekeen arrazoi nagusia da.
- Sei “ MPOWER” neurriek herrialdeei ahalbidetzen diete beren gazteria mende honetan mila milioi pertsona hil lezakeen izurrite batetik babestea.
(*) MPOWER: tabakoa kontrolatzekoak diren sei giltza neurrien ingelesezko akronimoa.
Monitor= Tabakoaren kontsumoa zein prebentzio politikak monitorizatzea.
Protect= Herritarrak tabako-keak kutsatutako airetik babestea.
Offer= Erretzeari uzteko laguntza eskaintzea.
Warn= Tabakoaren arriskuari buruzko informazioa ematea.
Enforce= Tabako publizitatearen, sustapenaren zein babesaren debekatzeak betearaztea.
Raise= Tabakoaren zergak handitzea.