Abenduaren 26ko Tabakoaren kontrako osasun neurriei buruzko 28/2005 Legearen 7. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, guztiz debekatuta dago lantoki publiko eta pribatuetan erretzea, atari zabalean izan ezik. Horretaz gainera, espresuki debekatzen du administrazio publikoen eta zuzenbide publikoko entitateen zentro eta bulegoetan erretzea.
Haren helburua langileak tabako kearen kutsaduraz babestea da, ke hori arnasteak minbizia sortzen dielako gizakiei, OMEren Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziaren arabera.
Lege horrek onartzen du, zalantzarik gabe eta azken hamarkadetan garatutako ebidentzia zientifiko batean oinarrituta, tabako kearen ondorioz kutsatutako airea (tabakismo pasiboa) arriskutsua dela hori arnasten dutenen osasunerako, eta ez erretzaileen eskubidea erabakitasunez defendatzen du, pertsona erretzaileen interesaren gainetik jarriz.
Enpresariari edo lantokiko titularrari lantokian erretzea debekatzen dion osasun araua da. Lantokian dauden pertsona guztiei eragiten die: langileak, enpresariak, bezeroak, hornitzaileak, bisitariak, etab.
Legearen hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du tabakoa erretzea debeku dela adierazten duten kartelak ongi ikusteko moduan paratu behar direla lantokietako sarreretan.
19. eta 20. artikuluetan, ezarritako betebeharrak ez betetzeak eragiten dituen arau-hausteak eta zehapenak jasotzen dira:
-
Arau-hauste arintzat
arintzat hartuko da erretzea guztiz debekatuta dagoen lekuetan erretzea, eta 30etik eta 600 eurora bitarteko zehapenak ezarriko dira.
- Arau-hauste larritzat
hartuko da erretzea guztiz debekatuta dagoen lekuetan erretzen uztea, eta 601etik eta 10.000 eurora bitarteko zehapenak ezarriko dira..
Gomendioak [1]
Gomendagarria da enpresek Legea betetzeko nahia islatzen duten jarduera espezifikoak egitea eta erretzea debekatzea. Horretarako hauxe gomendatzen da:
-
Erretzea debekatuta dagoela ongi ikusteko moduan adieraztea, lantokiko sarreran eta ez betetzea gerta daitekeen beste edozein lekutan (jantokiak, aldagelak, komunak, itxaron gelak, etab.). Horretarako, Legearen agindua argi eta garbi islatzen duten kartelak paratuko dira, 28/2005 Legea espresuki adieraziz. Karteletan adieraziko da, baita ere, enpresak Legea betetzeko nahia duela eta ez duela lantokian erretzen utziko.
-
Ohiko bitartekoen bidez edo/eta iragarki oholaren bidez, erretzeko legezko debekuari buruzko jarraibide zehatzak eta argiak eta enpresaren permisibitaterik eza jakinaraztea enpresako langile guztiei.
- Gai hori talde negoziazioaren esparruan ez lantzea, osasun lege bat baita, eta enpresak ez du horretan esku-hartzerik eta hura bete eta betearazi behar baitu.
- Debekua betetzen dela zaintzea, kontrolerako ohiko bitartekoen bidez.
- Erretzeari utzi nahi dioten pertsonei laguntzea, bai zuzenean bai enpresaren medikuen edo erizainen zerbitzuen bidez, edo haren osasun etxeko Erretzeari uzten laguntzeko programara joaten utziz.