|
Tabakismoaren kontrako osasun neurriei buruzko 28/2005 Legeak leku zehatzetan tabakoaren kontsumoa mugatzea proposatzen du, beste neurri batzuen artean, guztion osasuna babesteko. Zioen adierazpenean dioenez, tabakoaren kea arnasteak minbizia sortzen die gizakiei, OMEren Minbizia Ikertzeko Nazioarteko Agentziaren arabera. Horregatik, tabakoa leku zehatzetan erretzea debekatzen du, bai guztiz debekatuz bai erretzeko eremuak prestatuz.
Leku hauetan guztiz debekatuta dago erretzea:
- Administrazio publikoen zentroetan.
- Osasun etxeetan, ikastetxeetan eta kultur etxeetan.
- Jendeari zuzenean arreta egiteko eremuetan.
- 18 urtetik beheitikoentzako gizarte laguntzako zentroetan.
- Festa edo erabilera publikorako aretoetan, 18 urtetik beheitikoak sartzen ahal badira.
- Elikagaiak egin, eraldatu, prestatu edo saltzen diren establezimenduetan.
- Igogailuetan, kabinetan, kutxazainetan edo erabilera publikoko bestelako eremu txikietan (5 metro koadro baino txikiagoak).
- Ibilgailuetan edo garraiobideetan: taldeko garraioa, hiri garraioa, hiriarteko garraioa, enpresa garraioa, taxiak, anbulantziak, funikularrak, teleferikoak eta jatorri eta helmuga nazionaleko eta aireko konpainia espainiarren hegazkinak.
- Zerbitzuguneetan.
- Beste edozein lekutan, titularrak erretzea debekatzen badu.
Debekatuta dago erretzea, atari zabalean izan ezik, leku hauetan:
- Lantoki publiko eta pribatuetan.
- Kiroldegietan eta ikuskizun publikoak eskaintzen dituzten lekuetan.
- Merkataritza guneetan, azalera handiak eta galeriak barne.
- Aisialdiko eta astialdiko guneetan, 18 urtetik beheitikoak sartzen ahal badira.
- Hiripeko garraiobidearen leku guztietan (bagoietan, nasetan, korridoreetan, eskaileretan, geltokietan, etab.).
Debekatuta dago erretzea, baina erretzeko eremuak prestatu ditzakete, leku hauetan:
- Gizarte laguntzako zentroetan.
- Espetxeetan eta zentro psikiatrikoetan (pazienteentzat).
- Hoteletan, ostatuetan eta antzeko establezimenduetan.
- Tabernetan, jatetxeetan eta gainerako sukaldaritza establezimendu itxietan, 100 metro koadro edo gehiagoko azalera badute bezeroei zuzendurik.
- Festa edo erabilera publikorako aretoetan, ezin badira 18 urtetik beheitikoak sartu.
- Antzokietan, zinemetan eta eremu itxietan egiten diren bestelako ikuskizun publikoetan.
- Autobus eta tren geltokietan, portuetan eta aireportuetan.
Erretzeko eremuak:
ikusteko moduan egon beharko dute seinaleztatuta, fisikoki bereiziko dira, ez dira igarotzeko eremuak izanen eta aireztapen independentea izanen dute. Ezin izanen dira 16 urtetik beheitikoak sartu.
Seinaleztapena:
establezimenduetan erraz ikusteko moduan adieraziko da erre daitekeen edo ez, bai eta erretzeko eremua non dagoen ere
Seinaleztapen materialak eskura daude hemen: Osasun Publikoaren Institutua, Osasuna Sustatzeko Atala.
Leire k., 15.
31003 Iruņa
Tlf: 848 42 34 46
Fax: 848 42 34 74
isp.sintabaco@cfnavarra.es
|
 |
|