Tabakoaren Kontrako Foru Plana
Inicio
Informazio orokorra
Ekintza plana
Legeria
Diru-laguntzak
Erretzen hasteari aurrea hartzea
Erretzeari uztea
Kerik gabeko eremuak
Intereseko estekak
Eskura dauden materialak
Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna
Irakasleak
Osasun arloko profesionalak
Enpresak eta erakundeak

 

 

 

Kerik gabeko eremuak

Tabakoaren Kontrako Foru Plana


Tabakismoa eritasun eta heriotza goiztiarra izateko lehenengo arrazoi isolatua da. OMEren arabera, 2020. urtean, bost heriotzetatik bat tabakismoaren ondorioa izanen da. Nafarroan, 1990. urteko ikerketa baten arabera, urteko heriotzen % 14 tabakoaren kontsumoak eragiten ditu.

Osasun arazo larri horri erantzuteko asmoz, Nafarroako Parlamentuak Tabakoaren Kontrako Foru Plana onetsi zuen, 2001eko apirilaren 27an, behin alegazioak egiteko epea, aurkezpen prozesua eta Parlamentuko talde guztien emendakinak eztabaidatu eta gero. Plana osasun kontseilariak eratutako Adituen batzordeak egin zuen.

Foru Planaren helburu nagusia ohiko tabako kontsumitzaileen kopurua % 26ra jaistea da 2005. urtean, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazten duen ildo berean, hau da, 2015. urtean erretzaileen kopurua % 20 izatea lortzea, gehienez ere.

Gaur egun, Osasun Publikoaren Institutuaren datuen arabera, 16 urtetik gorako nafarren % 26 ohiko erretzaileak dira. Kopuru hori laurogeita hamargarren hamarkadaren hasierako portzentajeen azpitik dago eta, 1982ko datuekin erkatuta, hamaika puntu beherago dago. Aipatu beharra dago, tabakoaren kontsumoaren beherakada gizonezko erretzaileen kopuruaren beherakadari sor zaiola, nagusiki (1982an, % 57,3k erretzen zuten, 2003an, aldiz, % 29ra jaitsi zen kopuru hori). Dena dela, kezkagarria da tabakoaren kontsumoa emakumeen artean hartzen ari den kontrako neurria: 1982an, emakumeen % 18,8k erretzen zuten, 2003an, aldiz, % 24k. .

Planak Nafarroan tabakoaren kontsumoa geldiarazteko estrategia hirukoitz bat aurreikusten du: Tabakoa erretzen hasteari aurrea hartzea, erretzeari uzteko laguntza ematea eta tabakoaren kerik gabeko guneak bultzatzea.

Tabakoaren Kontrako Foru Plana behera kargatu (pdf)

 

Kerik gabeko eremuak

Legeria

 

 

Harremanetarako -  Osasun Departamentua - Nafarroako Gobernua (www.navarra.es)