Tabakoaren Kontrako Foru Plana
Inicio
Informazio orokorra
Erretzen hasteari aurrean hartzea
Erretzeari uztea
Kerik gabeko eremuak
Intereseko estekak
Eskura dauden materialak
Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna
Irakasleak
Aurrea hartzeko jarduerak
Hezkuntza jarduerak
Osasun arloko profesionalak
Enpresak eta Erakundeak

 

 

 

Kerik gabeko eremuak

Aurrea hartzeko jarduerak "Tabakoaren kerik gabeko
ikastetxeen alde"

Tabakoaren kontrako osasun neurriei buruzko 28/2005 Legearen 7. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, guztiz debekatuta dago hezkuntza eta prestakuntza zentroetan erretzea, ikasleen adina eta irakaskuntza mota edozein direlarik ere.

Legearen zioen adierazpenean jasotzen denez, eredugarria da irakasleen zeregina, hezkuntza, sentsibilizazio, kontzientziazio eta prebentzio lanari dagokionez, tabakorik gabeko bizimoduak sustatuz.

Legearen xedea tabakoa kontsumitzen hastea saihestea da. Horretarako, nerabe eta gazteei ez erretzea normaltzat duen eredu bat proposatzen die.

I. Zentro mailan

Gomendagarria da zentroek Legea betetzeko nahia islatzen duten jarduera espezifikoak egitea eta erretzea debekatzea.

Nola?

1.- Erretzea debekatuta dagoela ongi ikusteko moduan adieraztea, zentroko sarreran eta ez betetzea gerta daitekeen beste edozein lekutan (jantokiak, aldagelak, komunak, itxaron gelak, etab.). Horretarako, Legearen agindua argi eta garbi islatzen duten kartelak paratuko dira, 28/2005 Legea espresuki adieraziz. Karteletan adieraziko da, baita ere, zentroak Legea betetzeko nahia duela eta ez duela bertan erretzen utziko.

2.- Ohiko bitartekoen bidez edo/eta iragarki oholaren bidez, erretzeko legezko debekuari buruzko jarraibide zehatzak eta argiak jakinaraztea.

3.- Politika zentroko langileen eta irakasleen artean zabaltzea, modu irekian eztabaidatzea nerabezaroan tabakoaren kontsumoaren hasierarekin dagoen arazoari eta irakasleek eta zentroak oro har horri aurrea hartzeko duten funtsezko eginkizunari buruz, eta irakasleak prestatzea. Idealki, prestakuntza aldiak taldeak tabakoa kontsumitzeko egiten duen presioari aurre egiteko ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak garatzeko aukera eman beharko du, baita ere.

4.- Gurasoen laguntza lortzea proiektuan. Ez da beharrezkoa aktiboki parte hartzea, baina funtsezkoa da kontraesanik ez egotea eskolan garatutako jardueren eta eskolatik kanpoko munduaren artean. Programaren arrakasta aurrea hartzeko bestelako ahaleginekiko batasunaren araberakoa izanen da.

 
II. Ikasgela mailan

Curriculum arloetan sartutako hezkuntza jarduerak programatzea, osasunerako hezkuntzaren eta garapen pertsonal eta sozialaren esparru zabal baten barruan. Horren bidez, neska-mutilek haien jokabideei buruzko erabaki aske eta arrazoizkoak hartzeko gai izatea lortu nahi da.

Nola?

5.- Tabakoaren erabileraren prebentzioari arreta berezia ematea, programazio didaktikoaren barruan. Tabakoa osasunerako hezkuntzako proiektu zabalago baten zati izan daiteke. Gutxienez, 8 saio programatzea, urtero, DBHko lehenengo zikloan, eta saioak ugaritzea, bigarren zikloan.

6.- Proiektua DBHko lehendabiziko zikloan edo lehenago (askoz ere hobe) hastea. Egungo datuen arabera, tabakoa kontsumitzen hasteko aldia Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara igarotzearekin lotuta dago.

7.- Tabakoaren erabileraren gizarte eraginei eta tabakoak gorputzean epe laburrean dituen ondorioei buruzko informazioa eta azterketa sartzea.

Neska-mutilen jarrerak eta baloreak aztertzea. Tabakoari buruz dituzten iritziak eztabaidatzen ahal dituzte, galdera hauen bidez, besteak beste: Zein da zure jarrera tabakoaren erabilerari dagokionez? Zure ustez, zergatik erretzen dute neska-mutilek? Zeintzuk dira tabakoaren erabileraren alternatibak? Ezagutzen dituzu tabakoaren erabileraren ondorioak?

Nerabe bati tabakoa eskaintzen zaionean, onartzeko presio pean dagoenean, tabakoari eta haren ondorioei buruz dakiena ahazten zaio, maiz.

Eskaintza egoera horien aurrean, nerabeek presio horri eusteko gaitasunak behar dituzte, haien ustea berretsi eta soilik ¡§ez¡¨ esateko. Komunikatzeko gaitasunek eta erabakitzeko prozesuak nerabeei boterea handitzen laguntzen diete.

Eskema iradokizuna:

Sugerencia de esquema

8.- Proiektuaren iraupena finkatzea, curriculumera moldatuz. Proiektua zenbait sekuentzia eta eskoletan diseinatu daiteke (adibidez, 5-8 saio, ikasturte osoan).

9.- Ikasleak tabakoaren kontsumoari aurrea hartzeko proiektuen aurkezpenean parte hartzea eragitea, irakaslearen gidaritzapean. Adibidez: haien esperientzia beste maila bateko ikasleei edo/eta familiei aurkeztea.

10.- Ezarritako premia eta arau komunitarioekin bat datorren tabakoaren kontsumoaren hasierari aurrea hartzeko ikuspegi bat erabiltzea, onartuagoa izateko. Adibidez: alkoholaren erabilerak kezka sortzen duen komunitate batean, egokia litzateke ez egitea tabakoari buruzko ikuspegi esklusibo bat. Errazagoa izan daiteke alkohola ere barnean hartzen duen proiektu bat abian jartzea.

Tabakorik gabe hazi

  Harremanetarako - Osasun Departamentua - Nafarroako Gobernua (www.navarra.es)