Tabakoaren Kontrako Foru Plana
Inicio
Informazio orokorra
Erretzen hasteari aurrea hartzea
Erretzeari uztea
Erretzeari utzi nahi diozu?
Kerik gabeko eremuak
Intereseko estekak
Eskura dauden materialak
Tabakorik gabeko Nazioarteko Eguna
Irakasleak
Osasun arloko profesionalak
Enpresak eta Erankundeak

 

 

 

Kerik gabeko eremuak

Erretzeari utzi nahi diozu?

Laguntza programa

Erretzeari uzteko laguntza programa, Oinarrizko Laguntzan, osasun etxeetan eskaintzen da, eta banakako edo taldekako jarraipena egiten du. Erretzeari uztean agertzen diren sintomak gainditzen laguntzeko jarraibideak eta tratamendu farmakologikoa eskaintzen ditu.

Erretzeari utzi nahi badiozu, jakin ezazu tabakoari uztea norberaren erabaki bat dela eta ezin dela inposatu, eta arrakasta motibazio mailaren eta portaera mendetasunaren eta mendetasun farmakologikoaren intentsitatearen araberakoa dela. Aldez aurretik motibazio nahikoa behar da, bestela ezinezkoa da. Motibazio maila eta, hortaz, saialdiaren arrakasta aukerak test honen bidez jakin daitezke.


MOTIBAZIO TESTA

PUNTUAZIOA
1. Kontsultara berez etorri naiz, neure erabakiz.
Kontsultara medikuaren aholkuz etorri naiz.
Kontsultara familiaren aholkuz etorri naiz.
2
1
1
2. Duela astebete baino gehiago daramat erre gabe.

1

3. Gaur egun ez dut laneko arazorik.

1

4. Gaur egun ez dago arazorik nire familian.

1

5. Mendetasuna gainditu nahi dut.

2

6. Kirola egiten dut edo egiteko asmoa dut.

1

7. Sasoi hobean egonen naiz.

1

8. Nire itxura fisikoa zainduko dut.

1

9. Haurdun nago edo nire bikotekidea haurdun dago.

1

10. Seme-alaba gazteak ditut.

2

11. Gaur egun moralez ongi nago.

2

12. Hasten dudana lortu ohi dut.

1

13. Pertsona lasaia naiz.

1

14. Nire pisua egonkorra da, gaur egun.

1

15. Bizi kalitate hobea lortuko dut.

2

   
Lortutako puntuen batuketak zure arrakasta aukerak adierazten ditu:
 
16 eta gehiago..................... aukera asko
12-16...........................aukera dezente
6-12..............................benetako aukerak, kontuan hartzeko moduko zailtasunekin
6 edo gutxiago.....................une egokia da?
 
ERRETZEARI UZTEKO LAGUNTZA ZENTROA HENRI MONDOR OSPITALEA.


Kerik gabeko eremuak

Mendetasun testa

Hautsi tabakoarekin lotura. Zer egin hori lortzeko (pdf, 4,4 MB)

Harremanetarako - Osasun Departamentua - Nafarroako Gobernua (www.navarra.es)